Joan den asteartean Iruñeako institutuetako ikasleek sentadak antolatuz hiriburuko errepide nagusiak gelditu eta hezkuntzan izaten ari diren murrizketak salatzeko. Ejerzitoak, poliziak eta obra handietarako (autobide handiak, AHT...) diru partidak murriztu eta kalitatezko hezkuntza sare publiko baten alde egitea eskatu zioten agintariei.
Han eta hemen irakaskuntzan murrizketak gertatzen ari diren garaian, unibertsitateetako matrikulak bikoiztuko direla entzuten ari den garaian gazteriaren etorkizuna formakuntzan eta gizarte garapenen dagoela azpimarratu zuten.
Ikasleek martxoaren 29ko greba orokorrerako deia zabaldu zuten, gainontzeko langabetu, langile, sindikatu eta eragile sozialekin batera. Trapagarango ikasleok ere bat egingo dugu gure etorkizunaren alde. Gure eskubideen alde!
No comments:
Post a Comment