2010/06/22

Ekainak 29 GREBA OROKORRERA deitu du gehiengo sindikalak


Euskal gehiengo sindikalak (ELA-LAB-ESK-EHNE-HIRU-STEE EILASek) atzo Bilbonegindako manifestazioaren ondoren EKAINAren 29rako GREBA OROKORRERA deitu du. Uda da baina negua ari du kalean. Krisi ekonomikoa. Lanpostuak kolokan, langabezia, baldintza txarrak, desastre ekologikoa... Sistemak porrot egin du. Aberastasunak gutxiren eskuan eta gero eta aberatsago, munduaren 3/4ak aldiz, miseria gorrian, pobrezia gehiago. Neurririk gabeko kontsumoan oinarritzen den ereduak ez du gehiago ematen, ez da herritarren ongizatea bermatzeko gai. Beste eredu berri baten beharra dugu. Zerbitzutan oinarrituko dena, jendartearen ongizatean, agian hainbeste kontsumituko ez duena baina bai guztiontzako aski izango duena.

Europako agintariak ordea ez doaz norabide horretan eta bata bestearen atzetik ari dira egoera nola edo hala salbatu eta partxeekin konpondu nahiean. Leku guztietan hasi dira lan erreformak planteatzen, gure aurrekoek borrokaz lorturiko eskubideak desagertaraztea planteatuz. Krisia sortu duten banku eta espekuladoreei dirua injektatzen diete eta langile-herritar xumeen gainean jartzen dute krisia konpontzeko ardura osoa. Grezia bor-bor sartu zen 2010ean, kaleak sutan, langileria ez gaude eskubideetan atzerapausoak onartzeko prest. 29an euskal herria masiboki kalera! PEOPLES OF EUROPE RISE UP!

29an denok kalera! XUTIK TRAPAGARAN!
Adi greba antolatzeko deialdira! Guztion inplikazioa beharrezkoa da!

INFO+: http://www.labsindikatua.org/sarrera/albisteak/folder_es/898

No comments:

Post a Comment